Blogia
el blog de placido :-)

Arruan Haundi baserria

Arruan Haundi baserria Egun batzuk patxada onian igarotzeko asmoa baduzue, ez duzue Arruan Haundi baserria baino leku aproposagorik topatuko.

Baserria burdindegi bat omen zen XVI. mendean, eta Lasturreko auzoan dago, Itziartik 9 kilometrora, Gipuzkoan. Duela 25 bat urte Kontxik eta Guillermok hartu zuten etxea, eta gaur egun baserria, nekazal-turismoa eta energia garbien abangoardia ere bada.

Etxea han bizi direnen bizi-proiektua da, ingurugiroarekin konpromezua duen bizi-proiektua, alegia. Kontxi eta Guillermo Lasturreko baserritarren abangoardia direla esan daiteke, berrikuntza guztietan lehenak izan direlako, euren izpiritu ausarta eta ekintzailea dela medio. Inguruko baserritarrak Arruan Haundiri begira daude, Kontxi eta Guillermoren esperientzei begira, gerora eurek ere bide horiek jarraitzeko.

Lehenengo nekazaritza ekologikoa izan zen, gero nekazal-turismoa, energia garbiak 2002an eta azkena Wifi teknologia. Hori guztia topatuko duzue Arruan Haundin, eta hori baino geihago: asko irakatsiko dizueten pertsona paregabeak.

Nekazal-turismorako bi etxe daude, guztiz ekipatuta: sukalde handia afariak egiteko, oheak, komunak eta dutxak... Independentzia osoarekin. Kanpina ere ipini dute bazter polit batean. Eta interneten nabigatzeko aukera ordenagailua zelai-zoruan ipinita!!!! Inguruan ibilaldiak egiteko edota hondartza izkutu eta basatietara joateko aukera ere bada, noski.

Horrez gain, arruan-haunditarrek serio hartu dute energia berriztagarrien afera, eta Argi ta garbi elkartea osatu dute, nekazal-eremuan energia garbiak sustatzeko. Izan ere, arruan-haunditarrak ez daude konforme energia berriztagarriak euren etxean jartzearekin... Europa osoan zabaldu nahi dituzte!!!!

Lastur ingurura hurbiltzen bazarete, egin bisita, eta erosi baserriko produktuak, etxeko gazta goxoa, adibidez!!!!
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

6 comentarios

placida -

Miguel, escribe ese articulo, que yo ando un pokin liada y no se cuando lo hare, y asi ademas tengo mas información... ;-)
xxxx

M -

Moooola! yo estaba pensando hacer otro, pero es para ti fijo! lo de reportera se te da mil veces mejor a ti! Si quieres links, ya sabes cual es mi email... saludos!

(por curiosidad, lo vas a colgar en euskera?)

placida -

ejem, Sakonetako aferak nire bizitza pribatuari dagozkie, eta ez dut horretaz hitz egingo abokatu baten aurrean ez bada ;)))))))
Prometo artikulo sobre la "euskal blogosfera" para pronto-prontito....
Empezad, empezad mirando el blog de etiam...
xxxx

Etiam -

Oso polita Placida, baina bestea, bestea kontatu. Zer moduz Sakonetan? Benga!

M -

ahí ahí! todo muy verde, todo muy ecológico, pero el WiFi que no falte! :D

Lehenengo Euskal post-a Placida YeYe-ren blogan? Azkenaldi honetan Euskal Blog pila bat irakurtzen hasi naiz! Sekulako euskal-blogosfera dago interneten :)

Milutxa -

Hola Plácida:

ke bonito sitio, no?. ke verde!. desgraciadamente no puedo comentar nada del artículo porque no entiendo el vasco (tampoco lo hablo).
escribo para comentar que por motivos de seguridad este será el último mensaje que firme como milutxa. a apartir de ahora me haré llamar Hector. ke bonito, eh?
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres