Blogia
el blog de placido :-)

Kontzertua Gastezenan / El concierto de mañana

Kontzertua Gastezenan / El concierto de mañana Bihar *** Gastezena *** 21:00 *** 6 euro

THE BASSHOLES estatubatuar bikotea, bata gitarrarekin bestea bateriarekin. Blue punk doinuak eskainiko dizkigute eta inoiz musika-keinu maltzurrak antzemango dizkiegu, edonoren arreta pizteko modukoak.

Disko-etxe onenetan ibili dira (In The Red, Revenant, SFTRI) eta beren azken diskoa aurkeztera datoz, zale askoren iritziz orain arteko onena. Don Howland eta Lamont Thomasek osatzen dute taldea eta raw blues, garage eta rockaren nahasketa oso pertsonala erakutsiko digute. Disko horretako hamalau gaiak harribitxiak dira: bluesak dira batzuk (Blackbird, Hell’s Angels, Fascist Times), rock joerakoak beste batzuk (Purple Noon) eta beste batzuen bertsio oso ondo hautatuak beste zenbait (Caravan Man: Lew Lewis; Broke Down Engine: Blind Willie McTell), eta interpretatzeko era oso natural, berezko eta uztartu bat nabarmentzen zaie guztietan.

JEFF EVANS rock & rolleko izar bat da, Estatu Batuen Hegoaldea sortua. Eginkizun askotako gizona dugu: 68 Comeback ahaztezinean jo du eta Gibson Bros taldekoa izan da Jon Spencer eta Bassholes taldeko gure kideekin batera. Gaur egun orkestra gizona dugu.

Testua: Gaztemaniak

Mañana *** Gastezena *** 21:00 *** 6 euros

THE BASSHOLES es una pareja de guitarra y batería estadounidense. Uno de los primeros combos en utilizar la hoy en día tan manida formación y tocan una suerte de blues punk con guiños siniestros que no deja a nadie indiferente.

Tras haber paseado por las mejores compañías discográficas independientes (In The Red, Revenant, SFTRI) su personal mezcolanza de raw blues, garage y rock, la pareja musical que conforman Don Howland y Lamont Thomas vendrán a presentar su último disco homónimo, para muchos fans el mejor que han registrado. Los catorce temas que conforman este larga duración no tienen desperdicio, ya que intercalan blues (Blackbird, Hell’s Angels, Fascist Times), country (Daughter), rock (Purple Noon) y versiones bien seleccionadas, como “Caravan Man” (Lew Lewis) o “Broke Down Engine” (Blind Willie McTell), interpretadas de manera natural, personal y bien conjugada.

JEFF EVANS es un crak del rokn"n"roll del sur de los USA. Entre muchos otros menesteres, ha tocado con los geniales 68 Comeback, ha sido miembro de los Gibson Bros junto a Jon Spencer y miembros de los citados Bassholes... y mil movidas más. Actualmente se presenta como hombre orquesta.

Texto: Gaztemaniak
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

0 comentarios

¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres